XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diputazioko Artxibo Orokorrean inork ez daki argazkien fondoa zer nolakoaden, nola antolatuta dagoen, non dagoen, salbu eta artxibozain nagusiak.

Hori harrapatzea zaila denez, argazkirik ez.

Iruñeko Artxiboan langileen oporren araberakoa da zeozer aurkitzeko aukera.

Suertatzen bada abuztuan goxo-goxo dagoela Mediterraneo aldean argazkien artxiboa apaildu duena, ba, hori: itzuli arte hor konpon.

Kafearen ordua badu lehengoan agiria topatu zizunak alferrik izango duzu detaile guztiak ematea baietz, hemen kontsultatu nituela, beheko solairutik ekarri zituen, bi karpeta berdexka, handi samarrak, mende honen hasierako dokumentuekin egon beharko lukete....

Hobe kafea eta pintxoa zerorrek ere patxadaz hartzea.

Hori handietan, inportanteetan. Auzokoak, batzuetan, jolas parkea dira ezer baino gehiago, gazteen musu-zirrirako topaleku.

Gero kexu dira liburutegietatik asko lapurtzen delako.

Demonio, gehiago beharko litzateke.

Funtzionarioek eragindako desesperazioa arintzeko sikiera.

Nik badut Axularren Guero esango ez dudan liburutegi bateko zigiluarekin.

Ordu ederrak eman ditut ostu nuen arte kontsulta bakar bat ere izan ez zuen liburuarekin.

Ahots momifikatuak

Euskal Herriko lehen fonoteka osatzeko urratsak ematen ari dira Nafarroan, eta, gauzak ondo, laster mila ordutik gorako grabazioak izango dira entzungai horretarako paratuko den artxiboan.

Fonotekan Nafarroako euskalki eta azpieuskalkien hotsak bildu nahi dira, aurretik grabatuta dagoena alde batetik, eta desagertzear dauden mintzoen grabazio berriak bestetik.

Orreaga Ibarra NUPeko irakaslea da proiektuaren arduraduna, eta tartean daude Iñaki Camino, Patxi Salaberri eta Iñaki Gaminde filologoak.

Orain arte egin den azterketaren arabera, 3.000 ordu izan daitezke eskura daudenak, baina digitalizatutakoa orraztu ondoren, mila ordutan gera daitekeela uste du Ibarrak.